Naiz.info

«Euskaraz bizi nahi dut» aldarrikatuko dute Donostian

Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da Anoeta estadiotik Kontseiluak antolaturiko manifestazioa. «Euskaraz bizi nahi dut» izango da mobilizazioaren leloa.

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da eta horren harira manifestazioa antolatu du larunbat honetan Kontseiluak. Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da mobilizazioa Donostiako Anoeta estadiotik eta «Euskaraz bizi nahi dut» izango da leloa.

Donostiako kale nagusiak zeharkatu ondoren Bulebarrean bukatuko da mobilizazioa.