NAIZ.INFO
IRUÑEA

Iruñeko planoa erakusten duen ‘Canan’ izango da 2013ko sanferminetako kartela

Botoen %36a jasota, Elixabete Bordonaba artista iruindarrak eginiko ‘Canan’ lana izango da 2013ko sanferminak iragarriko dituen kartela. 451 lanen artean hautatu dute.

Elixabete Bordonabaren ‘Canan’ lana izango da 2013ko sanferminetako kartela. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Elixabete Bordonabaren ‘Canan’ lana izango da 2013ko sanferminetako kartela. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Elixabete Bordonaba artista iruindarraren ‘Canan’ izango da 2013ko sanferminak iragarriko dituen kartela. Iruñeko planoa irudikatzen du lanak, zezen itxura emada, kolore gorriak eta beltzak nahastuz. Goikaldean Arga ibaia ageri da zuriz, zezenaren adarrak irudikatuz. 4.946 bozka izan ditu kartela hautatzeko lehiaketak eta hauen %36a jaso du ‘Canan’ek.

30 urte dauzka kartelaren egileak eta Enrique Maya hiriko alkatearen ikaslea izan zen. Iruñea gris batetaz mintzatu da ekitaldian, sanferminak iristen direnean kolorez janzten bada ere haren esanetan. Oso pozik agertu da bere kartela hautatu dutelako. 3.600 euro jasoko ditu Bordonabak.

Aurtengo lehiaketan 451 kartelek hartu dute parte; aurreko urtean baino 60 lan gutxiago aurkeztu dira, beraz.