
Narancoko mendatean (Oviedo) kokatutako helmugara iristeko kilometro eta erdiren faltan, Joaquim «Purito» Rodriguezek erasoa egin du, eta bakarrik iritsita erdietsi du garaipena.
Ulissi italiarra, Dani Moreno eta Samuel Sanchezek baino hamaika segundo lehenago iritsi da mallorcarrarra. Horner eta Alejandro Valverderekiko, aldiz, tartea hamalau segundukoa izan da.
Hogei segundura iritsi da Vincenzo Nibali eta sei segundu horiek, hain zuzen, ahalbidetu diote Horner estatubatuarrari lidergoa ematen dion maillot gorria janztea.
Hemeretzigarren etapa hau San Vicente de la Barqueran (Kantabria) hasi eta Narancoko mendikatean bukatu da (181 kilometro).
Bihar, Aviles eta Angliru arteko etapa izango da jokoan, 142 kilometrokoa.
Vueltari buruzko informazio guztia, NAIZen webgune berezian kontsulta daiteke.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
