
Bernardo Atxaga, Dolores Redondo, Clara Sanchez eta Petros Markaris idazleekin kafea hartzeko aukera izango dute Donostia Kulturako zenbait bazkidek Literaktum jaialdian. Hau izango da aurtengo nobedadea, baina hala ere haiek gertutik ezagutzeko aukera gehiago izango dira, hitzaldi bana eskainiko baitute. Gainera, horien ostean liburuak sinatuko dituzte.
Donostia Kultura Euskal Idazleen Elkartearekin, Musika Parkean-ekin, Koldo Mitxelena Kulturunearekin eta Gipuzkoako Liburuzainen Elkartearekin aritu da elkarlanean pentsamendu kritikoa, gogoeta eta literaturaren inguruko eztabaida sustatzen duen jaialdi hau prestatzeko.
Diziplina desberdinak nahasten dituzten ekitaldiak prestatu dituzte eta datozen egunetan www.donostiakultura.com/literaktum webgunean egitaraua eskegiko dute, baita sare sozialetan ere. Prestatu dituzten ekitaldien artean aipatzekoak dira, adibidez, Bernardo Atxagak Anarirekin batera eskainiko duen ikuskizuna (maiatzak 8, Ernest Lluch, 19.30), Pepe Artola bertsolariaren inguruko ibilbidea, Jose Inazio Ansorena txistulariak gidatuta (maiatzaren 9an, Usandizaga plazatik irteera, 18.00etan), haurrentzako ‘Tik-tak’ emanaldia (maiatzak 10, Aiete, 17.30ean) edota maiatzaren 18ko The Icer Company eta Tristan Crowley bakarlariaren kontzertua.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
