NAIZ.INFO
BAIONA

EH Bai ez da europar hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bildu babestuko du

Euskal Herria Bai koalizioak ez du zerrendarik aurkeztuko maiatzaren 25eko europar hauteskundeetara eta Josu Juaristi zerrendaburu duen EH Bildu babestuko du.

Philip Duluc, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintxart. (Sylvain SENCRISTO)
Philip Duluc, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintxart. (Sylvain SENCRISTO)

Philip Duluc, Anita Lopepe eta Peio Etxeberri-Aintxart EH Baiko ordezkariek agerraldia egin dute Baionan eta bertan jakinarazi dute koalizioa ez dela maiatzaren 25eko europar hauteskundeetara aurkeztuko. Zerrendarik ez aurkezteko erabakia da Ipar Euskal Herria Estatu frantsesaren barruti erraldoietan ordezkaririk izateko aukerarik gabe geratzen dela. Horrekin batera, koalizioak lehentasuna eman nahi dio une honetan bere barne egituraketari eta mugimendu iraunkor bilakatzeko lan egingo du.

Zerrendarik aurkeztuko ez badu ere, EH Baiko ordezkariek iragarri dute EH Bilduri emango diotela sostengua hauteskundeei begira. «Josu Juaristi gure hautagaia da, Euskal Herri osoko gure hautagaia. Proiektu bera eta herri bera eramanen du Europara», adierazi dute.

EH Baik ez du boto kontsignarik emango, baina Europan Juaristi buru den Herriak Erabaki koalizioak ordezkatuko dituela uste dute. Hautagaitza horretan Lapurdiko Elorri Arin doa 15. postuan.