
Ibon Fernandez Iradiren helegitea aztertu du gaur arratsaldean Pariseko Dei Epaitegiak. Eztabaida juridikoak luze jo duela adierazi du Maritxu Paulus-Basurko preso lasartearraren abokatuak. Izan ere, ekainaren 20an epaitegiak espetxe zigorra etetea deliberatu zuen baina presoak duen lurralde debekua deusaztatzea jartzen zuen baldintzatzat.
Beraz, bi neurrien arteko kontraesanean zeini eman behar zaion lehentasuna da auziaren muina.
Fiskalak, bere aldetik, zalantzan jarri ditu bi medikuek egindako osasun txostena, eta zigorra ez dela eten behar berretsi du.
Auzitegiak urriaren 30ean ezagutaraziko du bere ebazpena. Egun horretan bertan, 18.30ean, Ni Ere Banoa kolektiboak elkarretaratzea deitu du Baionako suprefeturaren aurrean.
Preso lasartearrak gaixotasun larria du –esklerosi anizkoitza– eta eritasun hori egoki artatzeko osasun arloko ekipo pluridiziplinar baten zaintza behar d.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo


