
Bilbon eginiko agerraldi batean, bihar ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaz irakurketa egin du EH Bilduko legebiltzarkide den Julen Arzuagak.
Egun Euskal Herrian ematen den giza eskubideen urraketa «lazgarriena» espetxe politika dela azpimarratu du. Esan duenez, PPren Gobernuak euskal presoei ezartzen dien espetxe politikak «mendekua» du oinarri. «Horren adibide da presoei espetxe zigorra luzatzeko eta Europatik datozen arauak urratzeko PPk martxan jarririko ingeniaritza juridikoa», adierazi du.
Era berean, presoak zigortzeaz gain, egun aplikatzen den sakabanaketa politikak senideak «erruleta errusiarrera» kondenatzen ditu astebururo.
«PPk espetxe politika helburu batekin erabiltzen du: herri honetan bake agertoki bat eragoztea. ETAk borroka armatua bukatu zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera baino ez du egin», gaitzetsu du Arzuagak.
Hala, argi utzi nahi izan du «presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea» dela.
Espetxe politika aldatzeko eskura dituzten tresna guztiak baliatzeko konpromisoa agertzeaz gain, Arzuagak babesa adierazi die bihar Etxeratek Gasteiz, Iruñea eta Baionan egingo dituen zapi-kateei.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra



