Kortxoenea gaztetxean hesiak utzi eta alde egin dute eraikuntza enpresako langileek eta ertzainek #KortxoeneaBizirik pic.twitter.com/rRHNidx11Z
— Topatu.info (@topatuinfo) September 15, 2015
Eraiste saiakera berria zirudiena bertan behera geratu da ordubete ingururen bueltan. Goizean goiz Kortxoenea gaztetxea kokatzen den eraikinaren jabea, bere agindupeko langileekin gaztetxera agertu da, itxuraz hura eraisteko bidean eraikina erabat hesitu asmoz. Lanak amaitu gabe alde egin behar izan dute, 15 bat lagun ziren gaztetxe barruan eta berehala jende dezente inguratu da hura defendatzera.
Info7 irratian Kortxoenean gaua pasa duenetako batek adierazi duenez, goizeko zortziak aldera inguratu da hesiz beteriko kamioia gaztetxera. Jabeak parkinean sartu asmo zuela adierazi die espazio autogestionatuaren defentsan zirenei, hauek ez dietela halakorik egiten utziko erantzun diote eta desalojo agindurik ez duenez, hesiak bertan utzita alde egin behar izan du jabeak.
Polizia ere inguratu da langileak eraikina hesitu asmo zutenean. Kortxoeneatik adierazi dutenez pertsona bat identifikatu dute.
Gaztetxearen defentsan egunero antolatzen ari diren ekimenetan parte hartzeko deia egin dute Kortxoeneatik.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


