NAIZ
DONOSTIA

Retegi Bik Altuna III ordezkatuko du Binakako Txapelketan

Retegi Bik Jokin Altuna ordezkatuko du heldu den ostiralean Irunen jokatuko den partidan; amezketarrak eskumuturrean min hartu du eta bizpahiru astetan ezin izango du jokatu.

Jokin Altuna, otsailaren 8an Beotibarren jokatu zen partidan. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Jokin Altuna, otsailaren 8an Beotibarren jokatu zen partidan. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Jokin Altunak ostiralean Bastidan jokatu zuen partidan min hartu zuen ezkerreko eskumuturrean, Aspek jakinarazi duenez. Erresonantzia egin diote eta lotailu-haustura partziala du.

Horrenbestez, aurrelari amezketarrak ezin izango du ostiral honetan Irunen jokatuko den partidan izan eta Retegi Bik ordezkatuko du. Bizpahiru astetan bajan izango da.