
Bilbon Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Martinez de Irujo-Rezustak jokatutako partiden atarian material aukeraketek polemika piztu bazuten, finalaren atarian lasaiatasuna izan da nagusi. Bikote bakoitzak bilatu duena topatu du, irteera gehiagokoak Aspekoak, eta alde horretatik aitzakiarik ez da izango. «Pilota desberdinak dira, baina gu gurearekin gustura. Euren bat iruditu zaigu pixka bat bizia, baina eurek aukeratutakoren bat gureak baino gehiago gustatu zaizkigu», azaldu du Aimar Olaizolak.
Irujok ez du materialaz gehiegi hitz egin nahi izan, baina aurpegian ezagun zuen gustura amaitu duela eta Beñat Rezustak onartu du aurrekoan baino material egokiagoa topatu dutela. Pisuei dagokionean, Asegarceko bikoteak 104,8, 104,2 eta 105 eta Aspekoek 106, 8; 104,1 eta 105,1 gramoetakoak aukeratu dituzte
Apustuen arabera, Asegarcekoak irtengo dira faborito gisa, baina prentsaren aurrean inork ez du faborito papera hartu nahi izan, «horrek ez baitu tanto bakarra ere ematen»
Giroari dagokionean, 170 sarrera geratzen dira oraintxe saltzeke eta baidrudi betekadatik oso gertu egongo dela Bizkaiko frontoia larunbatean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

