NAIZ

‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio Sarek PSEri

Sarek ‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio PSEko ordezkari den Rafaela Romerori. Alderdiekin egiten ari den errondaren baitan, bihar Elkarrekin Podemoseko kideekin elkartuko dira.

Sarek ‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio PSEri. (SARE)
Sarek ‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio PSEri. (SARE)

EAEko alderdien hautagaiekin egiten ari den erroldaren baitan, Sare PSErekin elkartu da gaurkoan. Bertan Salatzen Dut dinamika aurkeztu diote Idoia Ibero eta Amets Martinez de Herdita Sareko ordezkariek, PSEko kide den Rafaela Romerori.

Dinamika aurkezteaz gain, Sareren proposamenen berri eman ahal izan diote Romerori. Aurrekoan EH Bilduko ordezkari den Arnaldo Otegiren elkartu ziren, zeinek bat egin zuen ekimenarekin eta «ekimen garrantzitsuak» iragarri zituen.

Sarek iragarri duenez, bihar 16:30ean Podemosen Bilboko egoitzan, Sare eta Elkarrekin Podemosen arteko bilkura izango da.