
Neurketa eroa jokatu du Oiartzunek Tacuenseren aurka etxetik kanpo, baina, gutxienez, puntu bat salbatzea lortu du.
Partida oso jarri zaie maldan gora oiartzuarrei, 3-0 aurreratzea lortu baitu Tacuensek. Hala ere, atsedenaldira joan aurretik gol bat sartu eta distantziak murriztu dituzte.
Bigarrena ere etorri da bigarren zatia abiatzearekin batera eta, azken minutuan, hirugarrena sartu dute, penaltiz. Eguzkiñe, Carol eta Arranz izan dira goleatzaileak.
Realak, berriz, aurkakoa egin du. Ongi mantendu du bere atea hutsean ia neurketa guztian zehar, 87. minutuan gol bat jaso duen arte. Markagailuari buelta emateko nahia denborarik gabe, esku hutsik geratu dira donostiarrak.

Euskal Herria
La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Euskal Herria
Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Euskal Herria
Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Euskal Herria
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Herria