Azaroaren 27an herri galdeketak egingo dituzte Bakaiku eta Diman. Hala, zortzi egun baino ez dira geratzen 1.500 herritar inguruk erabakitzeko eskubidea gauzatu dezan. Prentsaurrekoan eman dituzte aipatu galdeketon ezaugarriak antolatzaileek.
Azaldu dute urtea hastearekin batera ekin ziotela galdeketak antolatzeari eta, ondorioz, lan, denbora, konpromiso eta ardura askorekin aritu direla: «Harro diogu, galdeketako emaitza era batekoa edo bestekoa izan, guk jada irabazi dugu; ilusioa irabazi dugu, auzolana, konplizitatea, ahalduntzea, kontzientzia, indarra... eta prest gaude erabakitzeko».
Hori horrela, 38 izango dira urtea amaitzerako Euskal Herrian galdeketak egin dituzten herriak, eta beste 100 inguru izango dira 2017an herri galdeketen olatura igoko direnak.
«Guk alea jarriko dugu herri honen erabakitzeko eskubidearen ibilbidean», adierazi dute Bakaiku eta Dimako herri galdeketen antolatzaileek.
Galdera ezberdin bati erantzun beharko diote hala Dimako herritarrek nola Bakaikukoek. «Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?», hautatu dute lehenengoek, eta «Euskal herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?», bigarrenek.
Guztira 1.500 lagun inguru daude bozkatzera deituak (1.200 Diman eta 300 Bakaikun), eta 100 lagunetik gora ibiliko dira antolakuntza lanetan (70 Diman eta 40 Bakaikun).

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas

