NAIZ
BAIONA

Parisen atxilotu zituzten Aitzinako zazpi kideak aske utzi dituzte, isun bana ezarrita

Euskal preso politikoen eskubideen alde Parisko Justizia Jauregiaren egoitzan kateatzeagatik atxilotu zituzten Aitzinako zazpi gazteak aske gelditu dira, 500 eta 1.000 euro arteko isun banarekin. Bihar goizean iritsiko dira Baionara.

Parisen atxilotutako gazteak, aske geratu berritan. (@Aitzinagazte)
Parisen atxilotutako gazteak, aske geratu berritan. (@Aitzinagazte)

Aitzina gazte antolakundeak jakinarazi duenez, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko Parisko Justizia Auzitegian kateatu ziren gazteak epailearen aurretik pasa ondoren aske gelditu dira. Haietako bakoitzari 500 eta 1.000 euro arteko isunak ezarri zaio.

Antolakundeak berak gaineratu du bihar goizean iritsiko direla gazteak Baionako tren geltokira.