
Illarramendik argitu du Biarritzera joatearen arrazoia: «EHSF-k, beste eragile batzuen laguntzarekin, eskaera formal bat igorri zion ISA-ri euskal selekzioarekin parte hartzeko aukera ba zegoen galdetzeko, eta ez dugu erantzunik jaso, beraz txapelketa gunera bertaratzea erabaki dugu». Megan Burns International Surfing Asotiation (ISA) erakundeko teknikariarekin bildu dira bi euskal surflariak. «Elkarrizketan esan digute txapelketan parte hartzeko ISA-ko kide izatea derrigorrezkoa dela eta orduan galdegin diogu gonbidatu gisa ea parte hartzeko aukerarik izango litzatekeen, eta hor ere, ezetz erantzun digute», argitu du Illarramendik.
Hala ere, EHSF-ko kidea aurrera begira egin daitezkeen urratsekin baikor agertu da. «Kide egiteko eman beharreko pausuak galdetu ditugu eta horretarako kontaktua pasa digu» jakinarazi du Illarramendik, eta gaineratu du, «harreman zuzena egin dugu, elkar ezagutu dugu, beraz hemendik aurrera kide izan eta beste txapelketetan parte hartzeko eman beharreko lehen urratsa eman dugu».
Bestalde, deialdi zabala luzatu dute datorren larunbatean eguerdiko ordu bietan Biarritzeko Hondartza Handian antolatu duten ekitaldira, «euskal surflariak animatu eta bide batez euskaldunok ere parte hartzeko eskubidea badugula aldarrikatzeko».

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
