
Hiriaren 717. urteurrena ospatzen da aste honetan zehar Bilbon eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte, batez ere, asteburuan zehar Gau Zuria bezala izendatu dituztenak.
Ildo horretan, ostegun eguerdian, Udaleko ordezkariek hiriko bandera igo dute. Ekitaldia 11.30etan hasi da eta Udaltzaingoko bost agentek, galako uniformea jantzita zutela, hiriko bandera Ernesko Erkoreka plazara eraman dute.
Aburto alkatea buru, alderdi ezberdinetako ordezkariak Udaletxeko ate nagusitik atera dira Ernesto Erkoreka plazarantz eta bertan txistularien bandak hartu ditu.
«Alkate soinua» eta «Agur, Jaunak» abestien doinuarekin, Aburtok Bilboko bandera igo du, Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaunak hiriaren fundazio-gutuna eman zueneko 717. urteurrena gogoratzeko.
Bilboko bandera igotzeko ekitaldia «Hiriaren asteko» ekitaldi nagusienetako bat izan da. Aste honetan zehar hainbat jarduera egiten dira herritarrentzat: doako bisita gidatuak Udaletxera, Bizkaiko gozogintzako gremioari harrera, Gau Zuria larunbat gauean Bilbao 700 Fundazioaren eskutik, eta lore eskaintza igande eguerdia Diego Lopez de Haroren omenez.
Lore eskaintza herritarra izango da uriaren Fundazioaren 717. urteurrena gogoratzeko azken ekitaldia. Baina ekitaldi nagusiak, hogeitik gora, larunbat arratsalde eta gau artean ospatuko dira. Kontzertuak eta ikuskizun ezberdinak antolatu dituzte Gau Zuria bezala izendatu duten ekitaldi multzoan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

