
«Espetxe zaintzako epailea gehiegi luzatzen ari da Ibon Iparragirreren kaleratzearen inguruan hartu beharreko erabakia, eta hori bere ardura izanik, denbora pasatzen uzten ari da. Bere ardura beste eragile batzuengan delegatu nahi izatea erabat larria da, are gehiago Auzitegi Nazionaleko eta espetxeko forentseen mediku-txostenek Iparragirreren osasun-egoera larria dela ondorioztatzen dutenean. Izan ere, Ondarroako preso politikoak kartzelan ematen duen egun bakoitzak bere osasun-egoera zeharo kaltetzen du. Iparragirrek lehenbailehen egon behar du kalean. Hil ala biziko kontua da», nabarmendu du Sortuk.
Antton Lopez Sorturen euskal presoen batzordeko arduradunaren esanetan, «jokabide bihozgabea, bidegabea eta ankerra erakusten ari da epailea. Zigor Kodeak aurreikusten ditu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoentzako neurri bereziak, baina Iparragirreren eta beste hogei preso politikoren kasuan ez dira aplikatzen».
Gaur bertan, kontzentrazioak izanen dira Iruñerrian. 19.00etan Alde Zaharrean eta Arrotxapean, 19.30ean Arrosadian eta Burlatan eta 20.00etan. Bihar, 19.00etan giza katea egingo da Iruñean Santo Domingotik eta manifestazioa Bilbon 20.00etan Santutxuko Egunkaria plazatik. Larunbatean, giza katea egingo da Basaurin kartzelatik osasun zentrora. Eta igandean beste giza kate bat egingo da 13.30ean Donostiako Bretxan.
Sarek gogor salatu du epailearen erabakia
«Mediku informeek garbi utzi dute behin eta berriro Ibonen egoera denboran aurrera egin ahala okerrera doala espetxeratua jarraitzen duen bitartean. Azken informeek gainera, Ibonek 20 defentsa soilik dituela eta bere bizia arriskuan dela agertzen dute. Honen aurrean, Ibon espetxean mantentzeko erabakia berau heriotza zigorrera zigortzeko erabakia da, mendekuan eta gorrotoan oinarritutako erabakia», nabarmendu du Sarek epailearen erabakia salatzeko.
«Egoera larri honen aurrean espainiar justiziak eta Espetxe Zuzendaritzak ezin dute beste aldera begiratu. Ibonen eta larriki gaixo diren presoen etxeratzeaz ari garenean giza eskubideen eta legearen aplikazioaz ari baikara. Baina egoera horrela izanik, Sarek argi du herritarrak garela egoera honekin amaitzeko giltzarria, herritarrak prest gaudelako elkarrekin aurrera egiteko», gaineratu du, igandean Basaurin antolatu den giza katean parte hartzeko deia egin zuelarik.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


