
Bilboko konpartsek San Tomas egunerako antolaturiko egitaraua ezagutzera eman dute sare sozialen bitartez.Txosna, txalaparta emanaldia, bertsolariak eta erromeria antolatu dituzte egun osoan zehar jai giroaz gozatzeko. Gauean Bilbo kantari ekimenarekin agurtuko dute eguna Alde Zaharretik.
Goizeko 11.00etan irekiko dute San Nikolas elizaren aurrean jarriko duten txosna eta ondoan, ekitaldi ezberdinentzako eszenatokia jarriko dute.
Eguerdiko 12.00etan txalaparta emanaldia egingo dute eta horren ostean, bertsolarien txanda izango da. Maialen Akizu, Garazi Navarro eta Oihana Bartra arituko dira bertsotan eta Iker Uribarren izango da, berriz, gai-jartzailea.
San Nikolasen jarriko duten txosnan Bilboko konpartsen egutegiak salgai egongo dira eta baita ere, txerrikien eta ortukarien zozketa, eta indabak edo txerrikia dastatzeko aukera egongo da.
Arratsaldean Gora Herria taldearen erromeria izango da San Nikolaseko eszenatokian. 16.00etaik, 18.00etara eskainiko dute lehen txanda. Atsedenaldian, txerrikien eta ortukarien zozketa egingo dute.
Amaitzean, erromeriaren bigarren emanaldia izango da, 21.00ak arte.
Bestalde, 21.00etatik aurrera Bilbo kantari ekimena abiatuko da Txakur kalean dagoen Kalderapeko tabernatik hasita.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko


