Abenduaren 23an, 30 urte beteko ditu Bilboko Ramon y Cajal kalean dagoen Deustuko Herriko Tabernak. Bukatzear den urtea oso berezia izan da Herriko tabernako kideentzat eta edukiz eta ospakizunez bete dute espazioa urtemuga borobila ospatzeko.
Maiatzean aste oso bat eskaini zioten ospakizunari. Orduan, hitzaldiak, mahai inguruak, mus txapelketa, umeentzako ekimenak, monologoak edota kontzertuak egin zituzten «30.a ez da lehena» lelopean antolatutako astean.
Hiru hamarkadak ospatzeko abestia eta bideoklipa egin dute urtean zehar, albistean ikusgai dena. Eta orain, urteari amaiera borobila emateko, 30 urte hauek laburbiltzen dituen auto-ekoiztutako dokumentala aurkeztuko dute. ‘30 sugeren betsaretik’ du goiburu dokumentalak eta langile ohien eta Deustuko tabernaren inguruan ibilitako militante independentisten gogoetak biltzen dira Herriko Tabernaren ibilbidea aletuz.
Aurtengo maiatzean hasi ziren dokumentalaren prestaketarekin. Herriko Tabernako Komite lokalean aritzen diren hiru gazte daude egitasmoaren atzean, eta haiei kazetaritzako ikasketak burutzen ari diren bi ikasle gazte batu zaizkie. Dokumentalerako 40 pertsona inguru elkarrizketatu dituzte, eta euren ahotik Herriko Tabernaren irekiera, bitxikeriak zein bizitako momentu latzak jaso dituzte.
Honakoa, dokumentalaren trailerra da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
