Aspaldiko txapelketarik orekatuena behar zuenak inoiz baino lehenago ezagutu ditu finalerdietan arituko diren lau bikoteen izenak Elezkano II.a-Rezustak Tolosan lortutako garaipenarekin. Liderrekin batera, Olaizola II-Imaz, Altuna III-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta dira sailkatutako bikoteak, beraz, hiru Aspeko eta Asegarceko bakarra.
Tolosako ihauterietako lehen jaialdiak ez dio sortutako ikusminari erantzun eta oreka gutxikoa izan da. Aspalditik sailkatuta izan arren, Elezkano eta Rezustak betiko bidetik jarraitu dute, oso serio jokatu eta ez diete inolako aukerarik eman behar larrian ziren Laso-Albisuri.
Bergarako atzelariak beste erakustaldi bat eman du, pilotakada latzak jo ditu eta apenas galdu du alerik. Bere itzalean, Danel Elezkanok ere izugarrizko konfiantza hartu du bere buruarengan eta ausart jokatuz, partida borobila osatu du.
Asegarcekoek, aldiz, jokoan asko zutelako akaso, ez dira euren mailan aritu, akats asko bildu dituzte, eta ez dute esperotakoa eman, euren enpresaren txapelketa txarra konfirmatuz.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
