
Barry Manley irlandarraren hurrengo bakarrizketa Bilbon izango da igande honetan, urriak 7. Bilborock aretoan eskainiko du ikuskizuna, Ja! Bilbo jaialdiaren baitan eta egitarauaren barruan programaturiko «euskaldun bakarra» izango dela nabarmentzen du.
«From Cork to Kortezubi...» da bakarrizketaren izenburua eta Ja! Bilbao festibalaren webgunean honela azaltzen du Manleyk eskainiko duen bakarrizketa: «Duela urte batzuk, euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean, jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barre egiten! Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori?»
«Hitzaldi honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo eta gero, saiatuko naiz nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoekin, eta nola ez, umorearekin», gaineratzen du Manleyk.
Aukera aproposa igande atsaldea umorearekin bizitzeko. Sarrera librea izango da Bilborock aretoan, hitzordua arratsaldeko 19.00etan.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da



