
Bilboko konpartsek San Nikolas elizako ingurua dinamizatuko dute San Tomas egunean. Musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dira faltako eta Areatzako eta Plaza Barriko postuek emango duten nekazaritza eskaintza osatuko dute.
Nabarmendu dutenez, bertoko kalitatezko produktuak eskainiko ditu Bilboko Konpartsak federazioak, bai txosnan baita gastronomia gunean ere, Slow food eta kilometro zero filosofiari jarraituz eta ez dira faltako Eusko Labeleko elikagaiak.
Azaldu dutenez, ohi bezala eguneko zozketarako zenbakia salgai izango da, Bilboko konpartsen egutegiarekin batera.
Egitarauari dagokionez, txosna goizeko 11.00etan zabalduko da. Eguerdian, pintxo eta indabak banatzeari ekingo diote, 3 Taula Barakaldoko txalapartariek sortuko duten doinupean. 13.00etan izango da bertsolarien txanda; Maite Sarasolak, Ander Anakabek eta Mikel Aiartzaguenak abestuko dute, Gorka Rodriguez Gomila gai-jartzailearen proposamenen gainean.
14.00etan berriz, gaiteroek joko dute oholtzaren gainetik. Bazkal ostea, gerriak mugitzeko izango da, dantza-plazan.
18.30etan, zozketa burutuko dute, bertoko baserritarrek ekoiztutako barazki zein baserriko txerriki ekologikoena. Ondoren, eta eguna itxi arte, Garilak 26 erromeria-taldeak dantzan jarriko ditu hurreratuko diren bilbotar eta bisitari denak.
Tartean, 20.00etan, Bilbo Kantariren abestaldia irtengo da Kalderapeko tabernatik, Zazpi Kaleetako Txakur kaletik.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

La Ertzaintza registra el Ayuntamiento de Getxo por el derribo del palacete Irurak Bat


