
Azaroaren 23an azken kontzertua egingo du Berri Txarrak taldeak Iruñeko Navarra Arenan, ondoren mugagabeko etenaldi bati ekiteko. Lehen kontzertu horretarako sarrerak lortzeko eromena piztu zen sarean, webguneko zerbitzaria kolapsatu arte.
Orduan iragarri zuen Lekunberriko hirukoteak beste kontzertu bat antolatzeko aukera aztertzen ari zela eta atzo iragarri zuten data berria: azaroaren 22a, hain zuzen.
Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, internet bidez Wegow plataforman, baina baita hainbat saltoki fisikotan: Iruñean (El Infiernito, Karrikiri, Katakrak, Herriko Taberna eta Discos Barracuda), Lekunberrin (Kantina), Altsasun (Idergi), Elizondon (Intza), Lizarran (Katxetas), Baionan (Elkar), Bilbon (Bira Kultura, Power Records), Donostian (Donosti Rock) eta Gasteizen (VSD, Zuloa).
Taldeak azaldu duenez, sarrera fisikoak pistarako izango dira soilik. Internet bidez erositakoak, aldiz, pistarako zein harmailetarako.
Erosketa bakoitzeko sei sarrera eskuratu ahalko direla gaineratu du talde nafarrak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
