
Bolada onean iritsi dira Valentzia eta Reala gaurko partidura. Pixkanaka, sentsazioak aurkitzen ari dira valentziarrak; donostiarrek, berriz, ez dute porrota ezagutzen Imanolek Asier Garitano ordezkatu eta taldearen ardura hartu zuenetik.
Ongi ekin diote donostiarrek neurketari, lehenengo minutuetan bederen jokoaren kontrola eurena eginez. Baloiaren jabetzan ezaugarritu da batez ere kontrol hori, izan ere, gol aukera garbirik ez du sortu Realak. Halaxe igaro dira lehenengo 45 minutuak; donostiarrak ondo, baloiaren jabe, baina motel erasoko jokaldiak osatzeko orduan.
Bigarren zatia, baina, beste kontu bat izan da. Etxekoek erritmoa handitu dute, eta Rulliren ate ingurura iritsierak pilatzen hasi dira. Zenbait kasutan, gainera, gol aukera garbietan bilakatu dira iritsiera horiek, eta gertu izan du Valentziak 1-0ekoa.
Bereziki izan dira itogarriak neurketako azken minutuak. Raul Navasek zelaia utzi behar izan du lesio bat medio; Zalduak ere arazo fisikoak izan ditu, nahiz eta partidua amaitzea lortu duen; eta Illarramendik esku-ohe batean utzi behar izan du soropila. Ahalegindu da Reala kontraerasora ateratzen, baina kamuts aritu dira gaur txuri-urdinak erasoko lanetan.
9. da orain Reala sailkapen nagusian, Europako postuetatik puntu bakar batera.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
