
Euskararen aldeko lasterketaren zangoak luze bezain arinak dira eta datorren apirilaren 6an Madrilera ere iritsiko dira. Madrilen euskal herritarrak biltzen dituen Linguas Ceibes elkartea, bertako Euskal etxea eta Euskatuak elkartea dira Madrilgo Korrikaren antolatzaileak eta apirilaren 6rako, larunbatez, antolatu dute lasterketa.
Goizeko 11.30tan ipini dute hitzordua, Glorieta de Bilbaon. Cornisa plaza arteko bidea egingo dute arineketan Madrilen bizi diren euskaldun eta euskalzaleak, eta ondoren herri bazkaria eta berbena eginen dute eguna borobiltzeko.
Egunarekin lortu nahi duten diruarekin Euskal Herrian antolatzen den Korrikaren kilometro bat erosi nahiko lukete.
Hitzordurako bideoa ere plazaratu dute eta euskararen aldeko lekukoa Madrilgo Plaza Mayor edo Retiro parkea moduko leku esanguratsuetan ikusi daiteke, eskuz esku. Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furiaren aurtengo edizioko abestia entzun daiteke sare sozialetan zabaldutako bideoan.
Apirilaren 4ean Garesetik abiatuko da Korrika Euskal Herrian. Hamaika egunez gure lurraldea alderik alde eta arineketan igaro ostean, Gasteizen aurkituko du amaiera apirilaren 14ean. Gau eta egun gelditu gabe, bi mila kilometro baino gehiago egingo dituzte bertan parte hartuko duten milaka partaideek. Abiapuntutik helmugara eskuz esku bidaiatuko du lekukoak, eta baita barruan gordeko duen mezuak ere.
Aurtengo edizioak «Klika» izango du lelo eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, idazle eta politikari izandakoa omenduko du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
