Euskadiko Batel Txapelketaren finalak jokatu dira gaur goizean Legution, eta senior mailan irabazleak Santurtzi eta Donostia Arraun Lagunak izan dira.
Santurtziarrek 8:32.89ko denbora ezarri dute eta 1.82 segundoko aldearekin menderatu dute Kaiarriba final benetan ikusgarrian. Hirugarren postua Zierbenarentzat izan da 10.36 segundora.
Emakumezkoen maila nagusian urrezko dominak Arraun Lagunakentzat izan dira 9:55.61eko markarekin. Kaiku izan da bigarren 1.86 segundora eta Deustu hirugarren 8.09ra.
Beste mailetako irabazleak Zierbena (jubenil mutiletan), Hibaika (jubenil nesketan), Zumaia (kadete mutiletan), Kaiku (kadete nesketan), Isuntza (infantil mutiletan) eta San Juan (infantil nesketan) izan dira.
Hondarribia zortzikoetan
Leku berean gizonezkoen zortzikoen Euskadiko Txapelketa ere jokatu da, eta hor Hondarribia izan da azkarrena 5:52.35eko denborarekin. Orio izan da bigarren 89 ehunenekotara, eta Raspas hirugarren 19.72 segundora.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
