
«Covid-19ak sortutako alarma-egoera dela eta, gaur egun Eusko Jaurlaritzaren kolore-semaforoaren arabera kolore gorriz sailkatutako udalerriei dagokienez, eta hurrengo egunetan sailkapen horretan sar daitezkeenei dagokienez, Etxerat Elkarteak, arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren, datorren urriaren 30an, hau da, azken ostiraleko egunean aurreikusten diren kontzentrazio eta ekintza publikoak bertan behera uztea gomendatzen du», adierazi du Etxeratek ohar batean.
Hauek dira gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gorriz dauden herriak: Agurain, Abadiño, Abanto Zierbena, Zornotza, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Lekeitio, Muskiz, Urtuella, Santurtzi, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zumaia eta Zumarraga. Dena den, egunetik egunera zerrenda aldatu daiteke.
«Azaroan gauzatzeko diren elkarretaratzen harira, aztertu beharko da zein egoeran aurkituko garen eta horren berri emango dugu», gaineratu du ere bai.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan du eragina Etxeratek harturiko erabakiak. Izan ere, Nafarroan aurreikusitarko ekimen, kontzentrazio eta gainerako mobilizazioak mantendu dira. Hala ere, segurtasun neurri guztiak bermatuz eta maskarak eta eskatutako distantzia fisikoak mantentzeko ahaleginak areagotuz.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

