
Sailkapen hori mundu mailako enpresek osatzen dute eta "Change the world" (mundua aldatu) izena jarri diote. Azken batean, zerrenda honek aitorpena eman nahi die kooperatibei, ingurunearekin duten konpromisoagatik eta gizarte justuagoak, bidezkoagoak eta homogeneoki garatuagoak egituratzeko egiten duten lanagatik.
Rankingaren lehenbiziko bost postuetan The Vaccine Makers, txertoen babes zientifikoaren garrantziaz kontzientziatzeko hezkuntza publikoko proiektua, Alibaba Txinako erosketa ataria, Paypal ordainketa plataforma, Nvidia enpresa teknologikoa eta BlackRock inbertsio funtsa daude.
"Change de world" honen seigarren edizioan, gizateria aurrera eramateko elkarlanaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute: "No business succeeds alone" (Lorpen bakar bat ere ezin da bakarrik lortu).
Bestalde, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak (ACI) «munduko industria kooperatibarik handiena» izendatu du Mondragon taldea, bai bere kooperatiben negozio-bolumen agregatuagatik, bai barne produktu gordinaren gaineko fakturazio-ratioagatik.
Bere sektoreko beste kooperatibekiko aldea esanguratsua da oraindik ere: korporazioak 2018an (txostenean aipatzen den urtean) 14.430 milioi dolarreko negozio-bolumena lortu zuen, Basin Electric Power Cooperative estatubatuarrak lortu zituen 2.440 milioien aurretik, eta SACMI italiarrak lortutako 1.700 milioien aurretik. Halaber, Mondragonek covid-19aren eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan duen inplikazioa azpimarratu du ikerketak.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

