NAIZ

Aurreneko zati ikusgarri bati esker, menpean hartu du Bera Berak Sant Quirze (18-27)

Lehenengo ordu erdian 5-17 aurreratu dira donostiarrak eta erraz asko irabazi dute denborldi-aurreko bosgarren lagunarteko partida. Kataluniatik bueltan, donostiarrek ostegun honetan bertan izango dute aurkezpen ofiziala Miramar Jauregian.

Iazko denboraldia min hartuta pasa ondoren, maila onean ari da jokatzen berriro Emma Boada. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Iazko denboraldia min hartuta pasa ondoren, maila onean ari da jokatzen berriro Emma Boada. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

HANDBOL SANT QUIRZE 18 - SUPER AMARA BERA BERA 27

Lehenengo zati bikain bati esker, Super Amara Bera Berak Handbol Sant Quirze gainditu du asteazken arratsaldean Catalunyan jokaturiko bigarren eta azken partidan (18-27)

Talde katalana, Bera Beraren arerioa bera ligako aurreneko jarduanldian,, hala ere, sutsu irten dira, Carla Robles, Nerea Gil eta Ona Vila sei metrotaraino aise iritsiz, donostiarren 6-0 defentsa hasiera baten bigunean; June Loidi eta Alba Menendez erdian kokaturik, Cavo eta Fernandes lagun, Cardoso eta Moreno hegaletan eta Maddi Aalla, atezain. Gipuzkoarren defentsa finkatu denean, ordea, Super Amara Bera Berak aurrea hartu eta berehala tartea ireki du ere, etxekoen jokua oztopatuz. Defentsa atzean utzi duenean ere, Sant Quirzek Maddi Aallarekin topo egin du, atezain bizkaitarrak bederatzi geldiketa lortu baititu aurreneko erdi horretan.

Erasoan, berriz, Alba Menendezek egin ditu zuzendari lanak. Imanol Alvarezek Esther Arrojeria, Eli Cesareo eta Laura Hernandezi eman die atseden, nahiz eta usurbiltarrak azken zortzi minutuetan erasoan jokatu dituen Emma Boada lagun hartuta. Cardoso aritu da hegaletatik eta Cavoren bi barneraketak izan ezik, golak kontraerasoen bidez iritsi dira batez ere, Menendez, Cardoso eta Cristina Polonioren bitartez.

Judith Sans Bera Berako jokalari ohiak Sant Quirze taldearen laugarren gola hamahirugarren minutuan sartu du. Handik eta atsedenaldira, katalanek beste gol bakar bat baino ez dute sartu: Carrerasek hegaletik.

Gipuzkoarrek hala ere badute zer hobetua, galdutako baloiei dagokienean batik bat, eta kontraerasoetan bereziki. Emma Boadarekin taldea lasaitago aritu da joku estatikoan. Boadak, iaz ia denboraldi osoa min hartuta pasa ostean, bi gol lortu ditu barneraketa bidez, eta O’Mullonyk beste bat.

Sara Gil De la Vegak, aldiz, hegaletik asmatu du eta Maitane Etxeberriak berdin kontraerasoan eta pibote lanetan ere.  Ondorioz, lagunartekoa erabakita geratu da atsedenaldian: 5-17.

Minutuak banatuz

Abuztuan gaude oraindik eta asteazkenekoa Bera Berak orain arte jokatu duen bosgarren partida izan da. Hala, Imanol Alvarezek minutuak eta esfortzuak banatu ditu, liga hasierara begira maila fisikorik onena lortu nahian.

Minutu eta esfiertzuak banatzeak, hala ere, larregi erlaxatzea ere ekarri du eta Bera Berak maila jaitsi du erabat. Silva ordezko atezainak taldekideak animatu ditu eta aurreneko zatian ez bezala, Fernandesek jaurti eta hainbat gol jarraian egin ditu. Bestalde, Handbol Sant Quirze taldeak baloia ondo mugitu du hutsuneak aurkituz.

Liga hasierarako, bada, horra aurreneko erreferentzia. Hori bai, orainik egunak falta dira irailaren 11ra arte. Orduan bai, bi taldeek berriro elkar ikusiko dute Katalunian, eta orduan emaitza asteazkenekoa bezalakoa baldin bada, askoz hobe.

Etxerako bidean jarriko dira donostiarrak Katalunian bi partida jokatu eta irabazi ostean. Ostegun honetan bertan, 18.00etan, Miramar Jauregiak plantillaren aurkezpen ofiziala izango du Super Amara Bera Berak. Talde donostiarra blarunbatean itzuliko da entrenaldietara  eta datorren asteartean, hilaren 31an, azken lagunartekoa jokatuko du:, Estatu frantseseko Merignac taldearen aurka Egian 19.00etan.

FITXA TEKNIKOA:

Handbol Sant Quirze 18 (5+13): Milan, Vila (2), Prat (2), Sans (3), Gil (2), Robles (3, 1p) eta Carreras (2) –hasierako zazpikoa– Puiggene (2), Rodiguez (2), Crespo eta Moliner (ordezko atezaina)

Super Amara Bera Bera 28 (17+11): Aalla, Moreno (2), Fernandes (3), Menendez (2), Loidi (1), Cavo (2) eta Cardoso (2) –hasierako zazpikoa- Polonio (3), Boada (3), O’Mullony (3), Etxeberria (2), Gil (3), Ugartemendia (1), Arrojeria (1) eta Silva (ordezko atezaina).

Epaileak: Ignacio Garcia eta Andreu Marin (katalunak). Etxeko taldeko Prat, Sans eta Rodriguez egotzi dituzte eta Bera Berako Fernandes, Loidi eta O’Mullony.

Partzialak: 3-2, 3-5, 4-8, 5-12, 5-16, 5-17 –atsedenaldian– 7-19, 9-21, 10-23, 13-24, 15-25 eta 18-27.