
Iñaki Bilbao Goikoetxea ‘Txikito’ euskal presoa Salamancako erietxera eraman dute, abiatu duen gose grebaren berriaren ondorioz, zenbait komunikabidek zabaldun dutenez. Hogei egunez luzatzen da bere protesta.
‘La Gaceta de Salamanca’ egunkariak argitara eman duenez, bere gogoaren kontra bada ere, zainen bitartez elikatzeko agindua eman du Espainiako Espetxe Zaintzako epaileak.
Abuztuaren 6an abiatu zuen ekimen hau Bilbaok, aurrekoetan bezala independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko asmoz. Geroztik ez du ezer jan.
Aurreko gose grebak Puertoko espetxean egin zituen eta oraingo hau Salamancaseko Topasen. 2019an bi protesta jarraian egin zituena; lehenengoan 50 egun eman zituen jan gabe eta etenaldi baten ostean berrartu zuen, gose grebari egarri greba erantsiz.
Orduan ere erietxera eraman zuten, arnasa hartzeko zailtasunak zituela eta, eta azkenik ekimena bertan behera utzi zuen. Lehenengo 50 eguneko gose greba hartan indarrez elikatu zuten, itxuraz orain gertatzen ari den bezala.
Hemeretzi urte daramatza preso Iñaki Bilbao Goikoetxeak, 2002. urtetik hain zuzen ere, baina aurretik beste zenbait urtez izan zuten kartzelaratuta, 2000. urtera arte. Oso erregimen gogorra jasan izan du beti; datu adierazgarria da Puertoko espetxean izan dutela bi espetxealdietan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
