Maite Ubiria
Aktualitateko erredaktorea, Ipar Euskal Herrian espezializatua / redactora de actualidad, especializada en Ipar Euskal Herria

Lehen hezkuntzako ikasleak berriz ere maskara jarrita itzuli dira ikasgeletara

Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikasleentzat ikasgeletara itzultzeko eguna da gaurkoa, Omia Sainduko oporraldia amaituta. Covid-19ren aurkako protokolo zorrotzago ezarri dute lehen hezkuntzan. Hala, ikasleek maskara eraman beharko dute klasean.

Iaz Azkaineko ikastolan harturiko argazkian bezala gaur ere lehen hezkuntzako haurrak musukoa eraman behar izan dute klasera. (Guillaune FAUVEAU)
Iaz Azkaineko ikastolan harturiko argazkian bezala gaur ere lehen hezkuntzako haurrak musukoa eraman behar izan dute klasera. (Guillaune FAUVEAU)

Iragan azaroaren 3an frantses Gobernuaren bozeramale den Gabriek Attalek jakitera eman zuenez covid19k eragindako pandemiaren bilakaera kezkagarria izanik urriaren hasieran neurri murriztaileak lausotzeko hartu ziren hainbat neurri bertan behera geratu dira gaur astelehenean.

Ondorioz Hexagonoko lurralde askotan lehen hezkuntzako haurrek, hau da 6 eta 11 urte arteko ikasleek, berriro ere musukoa eraman beharko dute ikasgeletan.

Intzientzia tasa 100.000 biztanleko 50 kasutan zuelako Ipar Euskal Herria barne den Pirinio Atlantikoen departamenduak kanpoaldean soilik eta ikastetxe barnean ere maskara ez eramatea ahalbidetzen zuen erabakia indarrean eman zuen urriaren 11an.

Hezkuntza protokoloaren faserik lausoena atzera utzita, gaurdanik berrigei bat departamenduk, hiru euskal lurralde bere baitan hartzen duen Pirinio Atlantikoen departamenduak barne, protokoloaren fase horia aldarrikatu dute.

Horrekin batera Paueko erakundeak beste hainbat erabaki hartu ditu, hala nola kiroldegietan, kontzrtu aretoetan eta dantzalekuetan edukiera %70ra mugatuz.

Macronen hitzartzea, bihar

Litekeena da horiek neurri murriztaile bakarrak ez izatea. Ikusmin handia dago astearte iluntzean Emmanuel Macron presidenteak telebistaren bidez eginen duen hitzartzearen aurreran.

Lau hilabete igaro dira Macronek egin zuen azkeneko agerraldiaz. Pandemiaren une latzetan oso ohikoak bilakatu ziren horrelako agerraldiak.

Osasun krisiaren bulakaerari buruz solik ez hemendik eta heldu den apirilean izanen diren frantziar Presidentetzarako hauteskunde bitarte Gobernuak hobetsiko dituen hainbat egitasmoei buruz, hala nola erretreei buruzko erreformari buruz, hainbat xehetasun eman behar luke agintariak.

Covid-19ri dagokionez, txertatze kanpaina indartzeko mezua espero da. Hexagonoan motel samar doalako hirugarren dosia ezartzeko kanpainia.

Bestalde, Asanblea Nazionalak osasun pasaportea, behar izanez gero, heldu den uztailaren bukaerarte erabiltzeko emandako babesa eskutan, frantses presidenteak ez du oztoporik ez ohiko neurriak agintzeko.

Kasuen azpiebaluazioa

Alemaniarekin alderatuta frantses Estatuaren egoera ez dela hain kezkagarria nabarmendu dute azken egunotan osasun agintariek zein hedabide nagusiek.

Alta, azaroaren 1ak, alde batetik, eta eta aste honetan, azaroaren 11 kari, izanen den besta egunak, bestatik, aski aldrebestu dute covid19ren eragina neurtzeko sistema.

Hala osasun arduradunek oharra egin dute bi aste hauetan zabalduko diren datuak zuhurtziaz hartu beharko direla, gaisotasunak duen zabalpen maila xifra horiek erakusten dutena baino handiagoa izan daitekeelako.

Azken bizpahiru astetan etengabe gora egin dute covid19ren kasuek Hexagonoan. Igandean 8.547 kasu berri zenbatu ziren frantses estatuan non 10 herritar hil ziren covid19ak jota. Intzidentzia tasa 69,25koa izan den eta erreproduzio tasa 1,16koa izan zen.

Pirinio Atlantikoetan intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 88,7 kasutara heldu zen urriaren 29 eta azaroaren 4 artean eginiko neurketaren arabera. Omia Sainduko oporraldian eginiko zenbaketa izanik egun batzuk itxaron beharko da xifra errealagoak eskura ahal izateko.

Gauzak horrela oporrak amaituta giro zertxobait ilunagoan bueltatu dira gaur Iparraldeko ikasleak ikastetxetara. Beste behin ere maskara baliatu beharko dute ikasle guztiek, baita lehen hezkuntzako haurrek ere.