NAIZ

2 bilioi dolarretik gora egin zuen munduko gastu militarrak 2021ean, AEBk horren %38a eginik

Lehen aldiz 2 bilioi dolarretik gora egin zuen 2021ean urteko munduko gastu militarrak, Stockholmeko Bakerako Azterlanen Nazioarteko Institutuak (SIPRI) jakinarazi duenez. Horren %38a AEBrena da.

Tankeak trenbide-garraio batean.
Tankeak trenbide-garraio batean. (Getty Images)

Stockholmeko Bakerako Azterlanen Nazioarteko Institutuak (SIPRI) astelehen honetan zabaldutako argitaratutako txosten baten arabera, munduko gastu militarrak bere errekorra erregistratu zuen 2021ean. Lehen aldiz 2 bilioi dolarretik gora egin zuen.

2,11 bilioi dolarreko zifra errekorra (1,97 bilioi euro) % 0,7ko igoera da balio errealetan 2020aren aldean. Horrela, barne produktu gordin (BPG) globalaren % 2,2 da, iaz baino hamarren bat gutxiago, ekonomiaren susperraldiaren ondorioz.

Estatu Batuek jarraitzen dute alde handiz gastu militar handiena duen herrialdea izaten, munduko gastuaren %38 eginik, hau da, 801.000 milioi dolar (737.504 milioi euro).

Ikerketara eta garapen militarrera bideratutako funts estatubatuarrak % 24 handitu ziren azken hamarkadan, eta horrek iradokitzen du hurrengo belaunaldiko teknologian jarri duela fokua.

Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren hegazkin-ontziak. (Getty Images)

AEBen atzetik Txina dago, 293.000 milioi dolarreko (270.000 milioi euro) eta munduko % 14ko gastuarekin; Indiaren (%3,6), Britainia Handia (%3,2) eta Errusiaren ( %3,1) aurretik.

Hau horrela, lehen bost herrialdeen baterako gastua munduko guztizkoaren % 62 izan zen.

Armamentuan gehien gastatu zuten hamar herrialdeen zerrenda, Frantziak, Alemaniak, Saudi Arabiak, Japoniak eta Hego Koreak itxi zuten.

Espainiar Estatua 16. postuan

Espainiar Estatua hamaseigarren postuan kokatu zen, 2020an baino bat gorago, 19.500 milioi dolarreko (17.954 milioi euro) gastuarekin eta %5,6 gorakadarekin.

Armamenturako gastu espainiarra bere BPGren %1,4 da, eta munduko gastu militarraren %0,9 2021ean.

Ipar Amerikaren ondoren, Europa bigarren eskualde gisa mantentzen da, 418.000 milioi dolarreko (384.865 milioi euro) gastuarekin. Honen %80a kontinenteko mendebaldeko eta erdialdeko herrialdeei dagokie.