
Joan den larunbatean Arastortz mendian, Aralar mendilerroan piztutako sutea astelehen honetan goizaldean itzali dute 25 hektarea baino gehiagori eragin ostean, Gipuzkoako Aldundiak egindako estimazioaren arabera.
Mendiko eta Natura Inguruneko foru zuzendaritzako basozainak, baso-suteen aurkako brigadak eta Gipuzkoako suhiltzaileak sutearen lau fokuetan aritu dira lanean asteburu osoan zehar.
Sutea larunbat goizean piztu zen Arastortz mendian, Aralarko Parke Naturalean, Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean dagoen mendigune batean.
Egun horretan, suteak Aitzarte izeneko parajeari eragin zion, batez ere. Abisua goizeko hamaikak pasatxo jaso ondoren, Mendiko eta Natura Inguruneko zuzendaritzako basozainak eta baso-suteen aurkako brigadak bertaratu ziren, eta sua itzaltzeko lanak abiarazi zituzten.
Gipuzkoako suhiltzaileek inguruneko baserriak babesteko lanetan ibili dira asteburuan zehar eta igandean, bereziki, sua itzaltzeko lanek Arastortzeko hego-mendebaldean dauden eremuetan jarraitu zuten. Aizkoateko gailurretik gertu dauden malloetan jarri zen ahalegina, oso sarbide zaila duen leku batean. Azkenik, sua kontrolatzea lortu zen.
Erretako eremuari dagokionez, lehen balorazioen arabera, suak inguruko harkaitzei, otadiei eta landaketa eta hostozabaletako baso batzuei (batez ere azpiko landaredia) eragin die Aralarko Parke Naturalean eta haren mugetan. Guztira, 25 hektarea baino gehiago.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
