
Idealista atari digital espezialiatuak jasotzen duenez, gaur egun 660 luxuzko etxe dago salgai Hego Euskal Herrian. Estatu espainol osoan daudenen %2ra ere ez da heltzen kopuru hau, hala ere.
Zerrenda aztertuta, Bizkaia da luxuzko etxe gehien biltzen duen lurraldea: 288 hain zuzen ere. Bigarrena Gipuzkoa da: bertan 198 luxuzko etxe dira salgai une honetan. Eta Nafarroan antzekoa da kopurua, 163.
Araban, azkenik, oso murritza da eskaintza: 11 luxuzko etxe baino ez dira zenbatu zerrenda honetan. Gutxi dira hain garesti diren etxebizitza gutxien duten espainiar probintziak: Palentzia, Teruel, Soria, Leon, Zamora, Cuencia, Lugo, Guadalajara, Ourense eta Burgos.
Estatu mailan oro har 40.295 luxuzko etxebizitza dago salerosketaren merkatuan, beti ere iturri honen arabera. Nabarmena da toki turistikoetan kokatzen direla gehienak. Honela, Malaga da gehien biltzen duena (Estatu osoaren %23,3a), gero Balear irlak datoz, Madril eta Bartzelona hurrenez hurren. Hauen azpitik, Alacant, Girona, Tenerife, Cadiz, Valencia eta Las Palmas. Bizkaia ageri da jarraian.
Luxu oso handikoak bereizten dira gero hauen artean («ultralujo» bezala definituak, hiru miloi euro baino gehiagoko salneurria dutenak). Hauetako 21 Bizkaian kokatzen dira eta 5 Gipuzkoan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
