
«Athleticen elastikoarekin irabaztea ez da edozein talderekin irabaztea bezala, herri batekin irabaztea da, sentimendu berezi batekin, eta horrek balio bikoitza du», hala gogorarazi ditu Mikel San Jose Athleticeko jokalari ohiak zuri-gorriekin eskuratutako bi garaikurrak Espainiako Superkopan, –2015ean Bartzelonari San Mamesen 4-0 irabazita, eta Camp Nouean 1-1, eta 2021ean ere Kataluniako taldea 3-2 mendean hartuta. Klubak bideo bat kaleratu du gaur sare sozialetan San Josek Kopan Athleticekin izan zituen oroitzapenak gogora ekarrita.
Kopako oroitzapenak Sadarren gurekin izan zen @mikelsanjo6-rekin.
— Athletic Club (@athletic_eus) March 3, 2023
"혈혵혩혭혦혵혪혤혦혬혪혯 혪혳혢혣혢혻혵혦혢 혩혦혳혳혪 혦혵혢 혴혦혯혵혪혮혦혯혥혶 혣혦혳혦혻혪 혣혢혵혦혬혪혯 혪혳혢혣혢혻혵혦혢 혥혢"
Bideoa https://t.co/arzdb3xmmU#OsasunaAthletic #ZatozJadaNigana pic.twitter.com/gaKqhwIDVW
Atarrabiakoak Iruñeakoa bidean dagoela egin ditu adierazpenok, pasa den asteazkenean Sadarrera joan zelako Osasunaren eta Athleticen aurkako partida ikustera –1-0 gailendu ziren nafarrak–. «Etxera bidean» doala dio, nahiz eta ez duen inoiz Osasunan jokatu: «Nafarra naiz, eta euskal derbi bat bizitzea finalerdietan oso berezia da euskal zale guztiontzat».
Nafarrak pasa den denboraldi amaieran hartu zuen erretiroa, eta futbola alde batera uztea nola daraman galdetuta, nabarmendu du egunerokoan «faltan botatzen» duela, urte asko izan direlako «errutina zehatz batekin», eta «talde baten parte izaten».
Athleticen 11 denboraldi egin zituen, eta egun taldea «gertutik» jarraitzen duela esan du. Horrez gain, Kopako txapelketari buruz mintzatuta, aitortu du lehiaketa horrek eta Athleticek beti izan dutela «konexio berezi bat». 2014-2015 denboraldian Bartzelonaren aurka galdu zuten Kopako finala, 1-3, baina hurrengo sasoian multzoak mendekua hartu zion Kataluniako taldeari, Espainiako Superkopako joaneko partidan, 4-0 irabazita San Mamesen. Gainera, San Jose beti izango da oroitua partida hartan zelai erditik sartu zuen golagatik.
Ondoren, 2020ko denboraldiko Kopa oroitu du Atarrabiakoak, Granadaren aurka jokatu zuten finalerdia: «Etxeko partida 3-0 irabaztekoa zen, bagenekien 1-0 emaitza ona zela, baina gero bueltan asko sufritu genuen. Gainera, finalerdi hori nire azken partida izan zen Athleticekin. Granadan lehen zatian pare bat aukera izan genituen arren, haiek nagusi izan ziren. Bigarren zatian, 3-5 minututan bi gol egin zizkiguten jarraian, eta oso itxura txarra hartu zuen lehiak. Hala ere, Athleticek duen izaerarekin aurre egin genion demari, eta Vesgak Yuriri sartu zion baloia gero atzelariak sarera jaurtitzeko... sekulakoa izan zen».
Realaren aurka galdutako finala, «momenturik txarrena»
Ondorengoa, «taldeko gehienok bizi izan genuen momenturik txarrena izan zen». Hala deskribatu du San Josek zuri-gorriek Realaren aurka Kopako finala galdu zuteneko momentua, –1-0 gailendu ziren txuri-urdinak–.
Bukatzeko, 2021ean Athleticek irabazi zuen Superkopa gogorarazi du erdilariak. «Meritu asko du Bartzelona bi partidatan gailentzea, –hala egin zuten 2015ean, San Mamesen 4-0 irabazita, eta Camp Nouean 1-1– eta meritu berdina du bi partida ezberdinetan Real Madrili eta Bartzelonari irabaztea», nabarmendu du San Josek –finalerdietan mendean hartu zuten Real Madril 1-2, eta finalean Bartzelona 2-3–.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
