
Uztailaren 9a da eta dagoeneko poltsikoko zuloa nabaria da. Zentimoak baino ez dira geratzen. Agian billeteren bat garbigailuan bueltaka egonen da, praketako poltsikoan ahaztuta.
Nerabeak badaki, urtero, osaba-izeba guztiak elkartzen direla, bermuta hartu eta eguna elkarrekin pasa asmoz. Nerabea, noski, ez da 15:00ak baino lehen ohetik altxako. Pasta tupperra irentsi, dutxa hartu eta kalera. Haiekin elkartzen denerako, osaba-izeba guztiak eskuzabal daude.
Mezatan bezala, saskia pasatzeko unea da. Besarkadak banatuta, datozen egunetarako diru-zorroa beteta izanen du berriz ere. 200 euro.
Supermerkatuan lagunekin elkartu eta erosteko ordua. Ez dago 12 orduz tabernan dirua uzteko moduan. 10 eurona jarri eta ardoa, koka-kola, garagardoak, vodka, limoi-zukua eta izotzak, saskira.
Oinez txokoa halako kuadrilen topaleku izan ohi da. Supermerkatuan erositakoa irensten hasi, solomo-gazta bokata eta patatak, supermerkatuan erositakoa irensten amaitu eta suak ikusi. Tripak ez daude kalimotxo askorako. Beraz, gauari garagardoarekin egin beharko zaio aurre.

Entzierrorako kaleak garbitzen hasi dira, beraz erretiroan pentsatzen hasteko garaia da. Esna geratzen den neuronarekin etxerako bidea marraztu eta Google Maps-en egingo lukeen bezala, “geldialdia gehitu” klikatu: kebab.
Etxea urruti dago eta ez da iritsiko. Pixa egiteko gogoa sortzen zaio gazteari eta, sanferminak direnez, txakurren gisa lehen izkinan hustuko ditu barrenak. «Buenos días caballero». Uniforme hori... 300 euro. Uf... ez dago honi aurre egiteko osaba-izeba nahikorik.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

Días de alta tensión para el PNV por la posible disputa Bengoetxea-Etxanobe

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso
