
Aitzol Iriondo Iartza Lasarte-Oriako presoa Martutenekoo kartzelara ekarri dute Lannemezanetik, Etxeratek jakinarazi duenez.
Iriondok hamabost urte daramatza frantziar Estatuan preso. Legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du han ezarritako zigorra bete arte Euskal Herrira ekartzea, Etxeratek azaldu duenez.
2019ko ekainetik zegoen Iriondo Lannemezanen. Aurretik Moulins-Yzeure-ko kartzelan zegoen, Euskal Herritik 740 kilometrora. Hara bisitan zihoazela, bere lagunek istripua izan zuten urte hartako maiatzean, espetxera iristeko ordubete inguru faltza zitzaiela.
Aitzol Iriondo Gerde herrian atzeman zuten, 2008ko abenduan, Aitor Artetxe eta Eneko Zarrabeitiarekin batera, ETAko kide izatea leporatuta.

Euskal Herria
Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Cultura
Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Euskal Herria
La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Euskal Herria
Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Euskal Herria