
Otsailean elkarte sustatzaileek adierazi zutenez, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta, Euskoa, «moneta soil bat baino anitzez gehiago da: gizarte-lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa kultural, ekonomiko eta ekologikoaren zerbitzura dagoen tresna ere bada».
Eta horren adibide da larunbat honetan Ezpeletan ospatu den Eusko Eguna. Jendetza bildu da jai egunaz gozatzeko. Goizeko 10.00etan abiatu da elkarteen herrixkarekin, laborarien eta artisauen merkatuarekin. Tokiko moneta erabiltzeko aukera izan dute, kalitatezko tokiko produktuak salerosi eta bigarren eskuko produktuak berrerabiltzeko.
Eskola oporretako lehen asteburua denez, hainbat jarduera proposatu zaizkie haurrei, goizetik arratsera, hala nola tailerrak, jokoak edo Pontx pailazoaren ikuskizuna. Helduentzat ere izan da zeregina. Hainbat gairen inguruko hitzaldiak egin dira, adibidez, ekonomia eta desazkundearen inguruan, eta historiaz eta ondareaz gehiago jakin nahi dutenentzat bisita gidatua izan da Ezpeletan.
Jatekoa eta edatekoa ere izan da. Eguerdian, iaz bezala, laborarien brunch-a prestatu da, laborarien merkatuko produktuekin. Arratsean, tokiko produktuekin ere, klasiko handi bat moldatuko da: tartifleta.
Musika animaziorik ere ez da falta. Egun osoan zehar Txitxirioak txaranga, Tipli Tapla batukada eta zango-makolen ikuskizuna izan dira. Arratsean, Patxi eta Konpaniak Dantza Piko eskainiko du. Azkenik, Kontrabanda taldeak kontzertua emanen du, eta gaualdia bururatuko da DJ Doy ezpeletarrarekin.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
