Paul Urkijo
Paul Urkijo albiste izan da azken egunotan eta arrazoia hirukoitza da.
Lehenengoa, Primeran plataforman ‘Irati’ filma sartu dutelako izan da. Dakizuen moduan ezpata eta sorginkeria deituriko azpigeneroari, batailei, abenturei ,munstroei eta bereziki desberdinak diren guztiei eskainitako film ederra osatu du Urkijok; euskal naturari eta mitologiari idatziko maitasun-gutun zoragarria. Euskal mitologia gertutik ezagutzeko aukera ematen digu, euskal gizarteak naturarekin eta haren sinesmen zaharrenekin duen harremanari balioa emanez.
Euskaraz egindako pelikulen artean mugarri izan da hainbat arrazoiengatik; euskal ekoizpenik handiena da, 4,3 milioi euroko aurrekontuarekin, euskarazko film baten historiako estreinaldirik onena ere izan da, eta gainera, zinemetan euskaraz orain arteko ikusiena, –lehenago ‘Handia’ pelikulak izan zuen postu hori-.
Bigarren albistea: film honen arte liburua kaleratuko dute; Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian aurkezten ari da egunotan eta zalantzarik gabe eguberritako (auto) opari ederra izango da. Hitzaurrea Alex de la Iglesiak idatzi du eta orrien artean argazkiak, irudiak eta filmari buruzko hainbat xehetasun eta bitxikeria topatuko ditugu.
Eta azkena eta pozgarriena honakoa: ‘Gaua’ izeneko film berria prestatzen ari dela, XVII. mendean girotua egongo da eta aurreko obretan bezala, fantasia eta errealitate historikoa uztartuko ditu, baina oraingoan euskal mitologiaren gaueko mundua murgilduko da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

