
Apple Tv+ plataformak, 2022an, azken urteotako telesailik interesgarrienetakoa estreinatu zuen: ‘Severance’ (‘Separación’). Hiru urteren ostean bigarren denboraldia iritsi da.
Mark Scoutek lantalde bat zuzenduko du Lumon Industries izeneko enpresan. Bertako langileak prozedura kirurgiko baten eraginpean daude: lan-eremuko eta bizitza pertsonaleko oroitzapenak guztiz bereiztea eragingo du. “Bizitzeko lan egin ala lan egiteko bizi?”. Hori da serieak zabalduko duen galderetako bat.
Lanean dauden bitartean ez dute bizitza pertsonaleko ezer oroitzen, ezertxo ere ez; ez dakite non bizi diren, familiarik duten ala ez edota zoriontsu ala triste bizi diren, esaterako. Laneko ateak gurutzatu eta bizitza pertsonalera bueltatzen direnean, aldiz, alderantzizkoa gertatzen da. Badakite fisikoki non egiten duten lan, baina ez dakite ze lan mota egiten duten, zeintzuk diren lankideak, lana gorroto duten ala ez eta abar.
Lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka makabro eta harrigarri honetan kokatzen den esperimentu ausarta da ‘Severance’.
Gai eta istorio original honi, gainera, lehen mailako aktore zerrenda gehitu behar zaio: Adam Scott, Patricia Arquette, Dichen Lachman, John Turturro eta Christopher Walken besteak beste.
Atzerapena
Bigarren denboraldia iaz estreinatu behar zuten, baina 2023ko maiatzean gelditu egin behar izan zuten, aurreikusitako hamar ataletatik zazpi filmatu ondoren; Hollywoodeko idazle eta aktoreen greben ondorioz gertatu zen etenaldia.
2024ko urtarrilean ekin zioten berriro ekoizpenari, gainerako atalak osatzeko. Sortzaileek diote itxaronaldiak merezi izan duela, bigarren denboraldiak, gutxienez, lehenengoaren maila mantenduko duelako.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

