
Unai Urruzunok, EH Bilduren politika instituzionaleko arduradunak, agerraldia egin du koalizioaren batzarkide taldeek bilera egin ostean. «Zerga erreforma sakon baterako unea» dela aldarrikatu du. «2007 urtean egin zen zerga erreformaren antzekoa egiteko garaia da, baina hartatik alderatuz, kontrako norabidean egin behar da. Garai hartan egindakoa erregresiboa zen, orduan nagusi zen ideologia neoliberalari jarraituz».
Koalizioko ordezkariak adierazi duenez, indarrean dagoena «ez da justua» eta «sakontasuneko norabide aldaketa» baten beharra defendatu du. «Fiskalitatearen helburua izan behar da zerga bilketa handitzea, horrek bermatuko duelako baliabideak izatea herri bezala ditugun erronkei aurre egin ahal izateko».
Aldiz, EH Bildu EAJ-PSEk aurkeztu duten berrikuspen fiskalarekin ez dator bat. «Proposatzen duenarengatik, baina batik bat proposatzen ez duenagatik», adierazi du Urruzunok. «Kenkarien zerrenda bat baino ez dute aurkeztu. Kapital errentei eta aberastasun handiei ez die inolako aipurik egiten zerga errebisio honek».
Uztailean EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurre-akordioa itxi zuen EAJ eta PSEren Gobernuarekin, baina Foru-Arauan puntu «estrategikoenak eta inportanteenak» falta direla iritzi dute. «Zergatik kendu dituzte EAJk eta PSEk?», galdetu du Urruzunok.
Danimarka edo Ayuso
«Herritarrei inoiz baino babes eta segurtasun handiagoa emateko garaia da. Diru-bilketa jaisten denean, horrek murrizketak ekartzen ditu. Politika fiskal bera mantentzeak iradokitzen digu zaintzan, trantsizio energetikoan eta bestelakoetan antzeko politikekin jarraituko duela EAJk eta PSEk», deitoratu du EH Bilduren ordezkariak, «gazte emantzipazio, etxebizitza edo trantsizio energetikoan» aldaketarik ez duela ekarriko nabarmenduta.
EH Bilduk planteatzen du zerga pribilejioekin amaituko duen zerga-sistemari ibilbidea egiten hastea. «Pribilejio horiek erortzen direlako gehien dutenen aldera. Presio fiskalaz ere hitz egin behar da; EAEko presio fiskala Espainiakoaren eta Europako bataz bestekoen azpitik dago. Kapital errenten tipoak igotzea ekarriko duen erreforma egin behar da, lan errentetara hurbiltzeko. Elkarteen zerrendetan, minimoa zehaztu behar da eta hori gauzatu behar da».
Horren aurrean «zerbitzu publikoak bernatuko dituen politika fiskala» eskatu du, Danimarkako eredua jarriz. «Gu gora begira gaude eta EAJ eta PSE behera daude, Ayusoren Madrilera».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

