Lakuak eta Konfekoop EAEko Kooperatiben Konfederazioak funts berri bat sortu dute euskal kooperatibak bultzatzeko, batez ere industria arlokoak, Basque Konfekoop FCR-PyME izenekoa.
Arrisku-kapitaleko funts berri honek, hasiera batean Konfekoopek emandako eta SPRI Taldeko Arrisku Kapitala Kudeatzeko sozietateak kudeatutako bi milioi euroko ondarea duenak, finantzaketarako eta inbertsiorako alternatiba berriak eskaini nahi dizkie euskal kooperatibei, astearte honetan azaldu dutenez.
Akordioa gaur bertan sinatu dute Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak eta Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak. Ekitaldian Arrate Aranbarri eta Zigor Urkiaga EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketako zuzendari nagusi eta presidenteak eta Iñaki Nubla Konfekoopeko zuzendariak ere parte hartu dute.
«Bultzatu eta lagundu»
Lakuak jakitera eman duenez, euskal industria kooperatibak garapen proiektuetan «bultzatzea eta laguntzea» du helburu funts berriak, eta helburu horrekin, «etorkizuneko industria-sektoreak finkatzen ditu Euskadirentzat».
Ekimen hau «lankidetza publiko-pribatuaren emaitza» da, eta Konfekoop, «euskal eragile estrategiko eta soziala», 1.400 kooperatiba baino gehiagorekin elkartuta, eta Spri Taldeko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, «arrisku-kapitaleko erakundeen kudeaketan aitzindaria den sozietate publikoa, 40 urteko esperientzia duena euskal enpresen kapitalean inbertitzen».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
