
Atzo, ekainaren 29an, amaitu zen Brasilgo Saquarema hondartzan egin zen Championship Tour itzuliko bederatzigarren txapelketa. Molly Picklum australiarrak, txapela irabaztearekin batera, nesken rankingeko lidergoa eskuratu zuen. Mutilen kategorian, berriz, Cole Houshmanek irabazi zuen, eta horri esker lau postu gora egin eta hamabigarren postuan jarri da, baina ez da aldaketa nabarmenik izan rankingeko lehen postuetan.
Bi postu gora eginda rankingeko buru jarri da Picklum, baina gainerako postuetan ez da aldaketarik izan. Gabriela Bryan hawaiiarra dago bigarren postuan, Caitlim Simmers iparramerikarra hirugarren postuan, Bettylou Sakura Johnson hawaiiarra laugarren postuan, eta Isabela Nicols australiarra bosgarren postuan.
Mutilen kategorian, bi kaliforniar izan ziren finalean, bata eskuin surflaria eta bestea ezker surflaria, eta azken hau nagusitu zen. Griffin Colapintok eta Cole Houshmandek itzelezko airekoak egin zituzten, baina Houshmand indartsuago aritu zen, eta sei urteren ostean, Brasilgo txapelketan brasildarra ez den norbait nagusitu da.
Mutilen rankingean ez da deus aldatu lehen lau postuetan. Jordy Smith hegoafrikarra da buru, bigarren postuan Yago Dora brasildarra aurkitzen da, hirugarrenean Kanoa Igarashi japoniarra, eta laugarrenean Italo Ferreira brasildarra. Alta, bosgarren postuan zen Jack Robinson australiarrak bi postu egin ditu behera eta Ethan Ewing australiarra bosgarren postura igo da.
Maiatz amaieran Margaret Riverren egin zen txapelketaren ostean denboraldi erdiko mozketa egin zen eta lehiakide kopurua murriztu zen. Ordutik 24 mutil eta 12 neska ari dira lehian lehen mailan eta haien helburua Final Handian sartzeko rankingeko lehen bost postuetako batean egotea da, han parte hartuko dutenek soilik izango baitute aukera 2025eko WSL munduko titulua irabazteko.
CT itzuliko hamargarren txapelketa Hegoafrikako Jeffreys Bay eskuin mitikoan izango da. Abuztuan Tahitin egingo dute hamaikagarren txapelketa, eta irail hasieran, Fiji uharteetako ezker olatu indartsuetan egingo da Final Handia.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

