
Reala eta Maren Lezeta akordio batera iritsi dira jokalariaren kontratua 2028-2029ko denboraldira arte luzatzeko eta, gainera, lehenengo taldeko jokalari izango da, '17' zenbakidun dortsalarekin. Lehenengo talderako pausoa ematea «izugarria» dela berarentzat azpimarratu du Aretxabaletako erdilariak.
Lezetak Anoetako estadioan sinatu du kontratu berria, Maider Castillo elite mailako emakumezkoen futbol arduradunarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera.
Realak bere sare sozialetan argitaratutako oharrean jakinarazi duenez, emakumezkoen bigarren taldean «ibilbide bikaina» egin ostean, Maren Lezetak lehenengo taldearekin debuta egin zuen aurreko denboraldian Atletico Madrilen aurkako partida batean.
“Lehenengo talderako pausoa ematea izugarria da niretzat”#Maren2029 pic.twitter.com/yXVHhxPhpz
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) July 3, 2025
Aretxabaletako erdilari gaztea «bere izaeragatik, teknikagatik eta jokoa irakurtzeko duen gaitasunagatik» nabarmentzen dela aitortu du klubak, eta bigarren taldean izan duen bilakaerarengatik eta egindako lanari esker, Realak bere aldeko apustua egin du datorren denboraldietarako.
Kontratuaren luzapenarekin, Realak harrobiarekin duen «konpromiso sendoa» berretsi du, eta lehen taldeko erdiko lerroa indartu du «kalitatezko, talentudun eta etorkizuna duen jokalari batekin».

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
