
Bertako 660 langileez harago, Ezkirozko BSH lantegiaren itxierak enpresa laguntzaileetako edo ekoizpen lerro esternalizaturen bat duten enpresetako langileak ere kaltetuko ditu. Hori gerta daiteke Tasubinsan. Enplegu zentro berezi honetan ehun langile inguru ari dira BSHrentzat lanean. LABek salatu duenez, Tasubinsak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu du eta langile guztien soldatak izoztu nahi ditu.
Tasubinsako LABeko ordezkariek agerraldia egin dute ostiral honetan Iruñean, enpresa hitzarmenari buruzko negoziazioak nahita blokeatzen ari dela salatzeko. Azaldu dutenez, «egoera onean» ez dagoelako ezin duela negoziatu argudiatzen ari da enpresa. «Funtsezko erabakiak» atzeratzen ari da eta horrek «ziurgabetasuna» sortu du langileen artean.
Tasubinsako langileek eragin ez duten krisiaren ondorioak beraiei ez ordainaraztea exijitu dute, Ezkirozko BSH lantegiaren itxierari erreferentzia eginez, haren ekoizpen lerro bat Tasubinsako ehun langile inguruk lantzen baitute.
Tasubinsako zuzendaritzari eta Gobernuari deia
LABek jakinarazi duenez, «dagoeneko nahiko prekarioak diren bere langile guztien soldatak izoztu nahi ditu Tasubinsak, epe mugarik gabe».
Sindikatuko ordezkariek Tasubinsako zuzendaritzari eta Nafarroako Gobernuari –erakundearen finantzatzaile handi gisa– eskatu die berehala ekin diezaietela berriz hitzarmen duin bat lortzeko negoziazioei eta lan eskubide guztiak errespeta ditzatela. Hala ez bada, langileek mobilizatu eta ekintza publikoak eginen dituztela iragarri dute, beren egoera ikusarazteko eta bidezko irtenbideak eskatzeko.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina


