
Gure Haurrak ere Badira ekimenak jakinarazi berri duenez, 3.100 euro eman dizkio dohaintzan Unrwari, Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Agentziari.
Ohar batean gogoratu duenez, ekainaren 15ean Rafah-ra martxa internazionala burutu zen, mundu osotik joandako milaka pertsona blokeoa apurtzen saiatu zirelarik. Data hori baliatuta, ekainaren 13an, Gasteiz-Rafah martxa antolatu zuten, «zeinetan milaka pertsona elkartu ginen». Ekitaldian Porrotx pailazoak parte hartu zuen eta «Gasteizko Plaza Berria txiki» utzi zuten.
Egun horretan egin zuten askari eta zozketa solidarioa eta ‘Askatasun doinua’ liburuaren salmentaren bidez, 3.100 euro bildu zituzten. Bildutako dirua Unrwa-Euskadiri eman zioten ostegunean, Zabalgana auzoan. Bertan parte hartutako guraso elkarteetako eta eragileetako kideak bildu ziren.
Gure Haurrak ere Badira ekimena 2023ko urrian sortu zen, «palestinar haurrak gureak ere badirela» aldarrikatu eta palestinar herriari elkartasuna adierazteko. «Genozidioak ez du etenik izan eta zoritxarrez etorkizunean ere lanean jarraitu beharko dugu giza eskubideen eta palestinar herriaren aldeko defentsan», nabarmendu dute.
Uda sasoian murgilduta gaudela, euskal jendartea Palestinaren alde eragile ezberdinek antolatutako mobilizazio eta dinamiketan parte hartzera animatu ditu ekimenak. «Genozidioa gelditu arte ezin dugu atsedenik hartu, gure seme-alaben bizitza eta etorkizuna jokoan dago eta!», amaitu dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek


