
2020ko urtarrilean, Covid-19aren ondorioz, mundua gelditu egin zen. Filmazio-talde bat pandemiaren epizentro izan zen lekura itzuli zen, hamar urte lehenago amaitu gabe geratu zen film baten filmaketa eta ekoizpena berrartzeko. Hilabetez arituko dira lanean, eta pandemiaren zein konfinamenduaren ustekabeko erronka eta zailtasunei aurre egin beharko diete.
Loy Yekek bere lanik sakonena aurkeztu zuen Canneseko zinema jaialdian, eta filmaketa egun haietan arnastu zen ziurgabetasuna grabatu eta helarazi nahi izan du film luze honen bidez. Hori lortzeko, artxiboko irudiak erabiliko ditu, hala nola albistegietakoak, bideo amateurrak eta telefono mugikorrekin grabatutakoak.
Qin Hao du protagonista filmak, eta pandemiaren hasierako une bitxien ziurgabetasun kolektiboa kapsulatzeko asmoz egin du ‘An Unfinished Film’ filma.
Lou Ye
1990eko hamarkadan abiatutako zinema txinatarraren seigarren belaunaldiaren baitan kokatzen den zinemagile eta gidoilari txinatarra da. Shanghain (Txina) jaio zen, 1965ean. Animazioa ikasi zuen bere hiriko Arte Ederren Eskolan, eta gero, zinema-zuzendaritza Pekingo Zinema Akademian.
Bere lehen filma, ‘Weekend Lover’ (1994), bi urtez egon zen debekatuta Txinan. Nazioarteko aitortza bere bigarren film luzearekin iritsi zitzaion: ‘Suzhou River’ (2000), Rotterdameko Zinemaldian Tigre Saria irabazi baitzuen. Ondorengo hiru filmak –‘Purple Butterfly’ (2003), ‘Summer Palace’ (2006) eta ‘Spring Fever’ (2009)– Canneseko Sail ofizialean hautatuak izan ziren.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

