
Herritarrek manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbo Zaharreko Martzana Kaian, «atsedenerako eskubidearen alde». Muelle 16 tabernatik abiatu ziren gaueko bederatzietan, ‘Kalea, auzoarena’ oihuka, txilibituekin, ‘La calle para el barrio’ eta ‘Kalearen pribatizaziorik ez’ pankartei eutsiz.
«Bizilagunentzako auzo bat» eskatu zuten, turismoak eta ostalaritzak «kolonizatu gabea». Bozgorailuak eta terrazak mugatzearen alde ere egin zuten, atsedenaren mesedetan, baita orain ekimen pribatuak okupatua duen espazio publikoa erabiltzeko eskubidearen alde ere.
Udalaren «utzikeria»
Tabernetan «zarata etengabea» dela eta espazio publikoa gero eta okupatuago dagoela salatu zuten auzoko bizilagunek. Udalaren «utzikeria» ere gaitzetsi zuten. Ehun sinaduratik gora aurkeztu dituzte bertan soinuaren arazoa konpontzeko eta atsedena bermatzeko eskatuz. Ez da zaratarengatik protesta egiten duten lehen aldia. Uztailean pankartak jarri zituzten hainbat etxetan. Iragarri dutenez, mobilizatzen jarraituko dute entzuten dituzten arte. Beste elkarte batzuekin batera antolatuko dira, esan dutenez hiri osoari eragiten baitio auziak.
Vecinas del #MuelleMarzana protestan por el constante ruido de los bares del Muelle Marzana y por la ocupación de espacio público que cada vez es mayor.
— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP (@Erreharria1) August 23, 2025
Están cansados de que no se cumplan los horarios cada fin de semana.
Denuncian también la desidia del ayuntamiento #Bilbao pic.twitter.com/O2mMykbVx9
«Nekatuta» daude asteburua joan asteburua etorri ez direlako ordutegiak betetzen. Orain dela hiru urte Aste Nagusiko jaigunearen parte egin zuten Martzana Kaia, eta geroztik egoera «jasanezina» dela azpimarratu zuten. Arratsaldeko lauretatik goizeko lau eta erdiak arte bozgorailu gorgarriak jartzen dituzte eta, gainera, tabernei ordu tarte horretan zabaltzeko baimena eman die Udalak. Horrek loa eta atsedena eragozten die bizilagunei.
Juan Mari Aburto alkateak traba hauek onartu zituen larunbatean Radio Euskadiko ‘Boulevard’ saioan gaiaz galdetu ziotenean. «Beti zaindu behar da bizilagunen atsedena, baina Aste Nagusian gaude eta jaigune batean konplexuagoa da», adierazi zuen. «Beharrezko neurriak hartzen ari gara dagoeneko», baieztatu zuen. Esan zuenez, terrazen araudi berri bat lantzen ari da Udala, «aisiaren eta atsedenaren artean oreka aurkitu» nahian. 2026. urtearen hasierarako bukatua egotea espero du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
