
Uda honetan zehar ugari izan dira Iberiar Penintsulako toki ezberdinetan gertatutako suteak. Sugarrak erraustu dituzte baso, herri eta mendiak, bertan zeuden izaki bizidunen arrastoa guztiz ezabatuz. Hori da Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak (GBPE) bere lurraldean saihestu nahi duena, eta horrela adierazi du erakunde, agintari eta herritarrei zuzendutako ohar batean.
Basozainak kezkatuta agertu dira Iberiar Penintsulan, suteak direla eta, gertatzen ari den suntsipenarekin. Azken asteotan Galizan, Leonen edo Asturiasen ikusitako mega-suteen irudien aurrean beldurra sentitu dutela onartu dute, izan ere, «suteek ohikoak ez diren portaerak» izan dituztela diote «sua ziztu bizian zabalduz».
Horrez gain, Gizpuzkoan horrelako egoera bat gertatzekotan aurre egin diezaioketen galdetu diote beren buruari. Erantzuna ezezko biribila izan da, herrialde osorako 48 basozain besterik ez baitira. Oharrean azaldu dutenez, mendiak eta basoak zaintzeko eta suteetatik babesteko bete behar diren lanetaz arduratzen diren langileen kopurua ez da nahikoa. «Oso basozain gutxi gara, formakuntza eta baliabide gabezia handiak ditugu», onartu dute.
Ondorioz, basozainek argi utzi nahi izan dute, agintariek diotenaren kontrara, suteen arriskuaren aurrean Gipuzkoa babesik gabe dagoela eta ez dela salbuespen edo oasi moduko bat. Oharraren bidez agintariei jakinarazi nahi izan diete basozainak direla «ingurumena eta landa eremua babesteko lehen defentsa-lerro berdea» eta azkenaldi honetan egindako politikak direla eta, defentsa hori behar baino ahulagoa dela.
Ingurumenaren eta ondare naturalaren defentsak lehentasuna izan beharko lukeela berretsi dute eta Iberiar Penintsulako mendelbaldean gertatutako hondamendi ekologikoa Euskal Herrian gertatu ez dadin, zerbitzua indartu behar dela aldarrikatu dute.
1989ko suteak gogoan
Gipuzkoako basozainek gogora ekarri nahi izan dituzte 1989. urtean Euskal Herrian gertatutako suteak. Sugarrek 30.000 hektarea kiskali zituzten, urte horretan zehar pairatutako lehorte handiaren ostean.
170 inguru sute kateatu ziren eta mendiak eta baserriak suntsitzeaz gain, abereak eta basa fauna hil zituzten sugarrek.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años


