
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Ecocamping Oriamendi S.L. enpresak Goiaztxiki Bidean lehenengo mailako kanpina (autokarabanak) eraikitzeko eskatutako obra lizentzia aldatzea onartu du. Aurrez Oriamendi Lorezaintza Gunea zegoen lursail horretan.
Proiektu honek «lehen mailako kanpin berde bat» aurreikusten du, «ingurunean integratua, berdeguneetan, aisialdirako guneetan, kanpatzeko guneetan eta zerbitzuen eraikinean (dagokion terrazarekin) banatua».
Lursailak orotara 39.787 metro karratu ditu, eta lau eremutan banatuko da. Hasteko, Zerbitzuen eraikina bidearen paraleloan jarriz lortuko den gune urbanizatuago bat. Bigarren eremuan, berriz, autokarabanentzako eta camper furgonetentzat gunea ezarriko da, non 80 partzela autokarabanentzt ezarriko diren (50 partzela gutxienez 50 metro karratukoak, eta 30 partzela, 80 metro karratu baino handiagoak. Horrez gain, beste 26 partzela camper ezarriko dira furgonetentzat.
Hirugarren eremuan ohiko kanpaldietarako zerbitzuen eraikinaren mendeko lursailak izango dira, erraz kentzeko moduko dendak jartzeko. Laugarren eremua, ostera, ‘Mobil home’ delakoentzat esklusiboa izango da, 200 metro karratu arteko 32 lursailekin.
Bestalde, garraio publikotik gertu dagoen konexioak eta ingurua hirigunearekin lotzen duen bidegorri batek alternatiba «eraginkorrak» ezartzen dituzte hiriaren erdigunera norberaren ibilgailua erabili beharrik gabe sartu ahal izateko, Udalak nabarmendu duenez.
Sorleku parkea
Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak Sorleku parkearen egikaritze proiektuari dagozkion obren kontratazio espedientea onartu du, 756.172 euroko aurrekontuarekin eta bost hilabetean egikaritzeko epearekin.
Jarduketa eremua espazio libreetarako 6.109 metro karratuko lursailean dago, Marrutxipi eremuan. Lursail horretako esku-hartzearen helburua «ingurune horren ingurumena eta gizarte-erabilerak lehengoratzea da», batzarrak ebatzi duenez.
Honako hauek izango dira bere elementu nagusiak:
Iparraldeko sarrera eremua. Zubiaurre pasealekuaren eta parkearen arteko trantsizio-espazioa da. Egungo espaloiaren zabalera handitzea planteatu da, autobusen geltokia arintzeko.
Hegoaldeko sarrera-eremua. Gune horretako sarbidea bi puntutan banatzen da, oinezkoen pasabideak lotzen dituen partzelaren izkinekin bat etorriz. Bi sarreren artean bizikletentzako aparkalekuak daude.
Komun kabina. Gune bat erreserbatzen da etorkizunean auto-garbiketa sistema izango duen komun-kabina bat jartzeko.
Ur-jolasak. Harrizko eta hartxintxarrezko banku eta boloek mugatutako azalera da, terrazarekin eta sarrerarekin zuzenean fisikoki eta bisualki konektatuta dagoena. Gune eguzkitsua da, hosto erorkorreko zuhaitzez inguratua. Gurpildun aulkiak hiru puntutatik sar daitezke ur-jokora.
Sistema hori bera (SUD) parkeko beste eremu batzuetan erabiltzea aurreikusten da, euri-urak
biltzeko.
Azkar hazten den basoa. Batez ere urkiz osatutakoaa, denbora gutxian masa trinkoak osatzen dituena.
Soropil-gainazalak. Soropila belardien erdiguneetara mugatzen da, eta horrek parkearen azalera osoan sega iraunkorra egiteko beharra aurrezten du. Belardi horiek erabilera ugari ematen dizkiete erabiltzaileei. Bi eremu nagusi aurreikusi dira, zuhaixka-landarediak eta tamaina handiagoko zuhaitzek mugatuta, eremu eguzkitsuak eta itzalpekoak izateko.
Bide-sarea. Bideek erabat irisgarria den zirkuitu nagusi bat osatzen dute, oinarri malgu eta iragazkorraren gainean hormigoi lauko galtzada-harrizko gainazal zolatuak dituena. Bideekin batera, landare-lurraren zati bat gehitu da, balastoarekin nahastuta, alboko landarediari pisuagatik kalterik ez eragiteko.
Landaredia. Proposamena balio natural eta didaktikoak dituen parke batera bideratzeko asmoz, zuhaitzak, zuhaixka-landaredia eta lurzoruko landareak autoktonoak izatea proposatzen da. Lurzoru honen baldintzetara egokitzen diren barietateak sartuz. Esleipenaren eta lan horien hasieraren zain, Dbusek aldi baterako erabiliko du partzela, gune hori aprobetxatzeko kotxetegiak elektrifikatzeko obrak egiten diren bitartean, eta, horrela, inguruan egingo diren bi jarduketak konpasatuko dira.
Artikutza
Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak Enobietako presa zerbitzutik kanpo jartzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea ere onartu du. Lizitazio aurrekontua 1.599.389 eurokoa da eta gauzatzeko epea, zazpi hilabetekoa.
Presaren etorkizunerako aukera posibleak aztertu ondoren, eta guneak ingurumenean eta biodibertsitatean duen garrantzia kontuan hartuta, 2022an presaren zati bat eraistea erabaki zen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik irtenbiderik onena delakoan.
Obrak aldi berean egin behar diren bi jardunekin hasi beharko du. Batetik, Enobieta errekastoaren ibilguan hormigoizko markoa enkargatu, eraiki eta jartzea, presatik ibaian gora. Horrez gain, presaren zati bat eraisteko eskotadura egiten den zonako goi-zubia eraistea eta birjartzea.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
